¡escríbeme!.
inicioinicio > biografia > euskara

biografia - MARTA UBIETA (sopranoa)

Bilbon jaioa, kantu eta piano karrerak egin zituen Bilboko Kontserbatorioan. Kantuko “Karrera Amaierako Saria” irabazi zuen, hainbat lehiaketatan saritu dute eta La Caixa Fundazioaren eta Gran Teatro del Liceu Antzokiaren bekak lortu ditu. Italian ikai zuen Gianni Matino tenorrarekin, Frantzian Mary Downing Whitesell sopranoarekin eta Bilbon Anabe Hernándezekin. Lynn Dawson, Ana Luisa Chova, Isabel Penagos, Nancy Argentaren aholkuak ere jaso ditu. Gaur Egun Anabe Hernández sopranoarekin ari da bere teknika hobetzen. Bilboko Koral Elkarte ospetsuan ekin zion bere ibilbideari.

marta ubietaOratorioaren esparruan Brahmsen “Ein Deutsches Requiem”arekin debutatu zuen eta baita ere abestu ditu: Bachen “Magnificat” , Fauréren eta Mozarten “Requiem”a, “Exultate Jubilate” (Mozart), “Gloria en Re” eta “Magnificat” (Vivaldi), “Nelsonmesse” eta Stabat Mater (Haydn), Carmina Burana (Orff), Petite Messe Sollennelle (Rossini), , “9ª Sinfonía” (Beethoven) , “Carmina Burana” “Eclats de voix” Auchko Jaialdian “Koroazio Meza” (Mozart) Santander Nazioarteko Jaialdi Kontzertuetan , “Te Deum” (Bruckner) Miguel Ángel Gómez Martínez maisuarekin., “Elías” (Mendelssohn) B.O.S. ekin Juanjo Mena zuzendaritzapean eta duela gutxi Orffen “Carmina Burana”, “Te Deum” (Dvorak) Günter Neuhold maisuarekin, “9ª Sinfonía” Yaron Traubekin eta Mozarten “Koroazio Meza” Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin Musika-Musika Jaialdian eta baita ere Euskadiko Orkestrarekin Inma Shara maisu ospetsuarekin beti Bilboko Koral Elkarteko Koru zoragarriarekin batera.

Sarritan parte hartzen du Espainako jaialdi eta opera antzoki ezagunenetan, hala Nola, Real (Madrid), Campoamor (Oviedo), Maestranza (Sevilla), Calderón (Valladolid) antzokietan, OLBEn (Bilbon), Santanderko Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Hamabostaldian…

Hainbar obra ezagunetan parte hartu du: “Rigoletto”, “La Traviata”, “Les Huguenots”, “Der Rosenkavalier”, “Lucia di Lammermoor”, “Norma”, “Zigor”, “Nabucco”, “Salomé” , “Jenufa”, “Le Nozze di Figaro” eta “Mendi-Mendiyan” , gero grabatu egin zutelarik Naxos zigiluarentzat.

Paper protagonistak abestu ditu Suitzako St. Gallen antzokiaren produkzio hauetan: “Le Nozze di Figaro” (Mozart), Erste Zofe “Der Zwerg” (Zemlinsky), “L’Enfant et les sortilèges” (Ravel), Norina “Don Pasquale” (Donizetti) , Marie “Zar und Zimmermann” (Lortzing) eta “La Cenerentola” (Rossini). Espainan: Lehenengo Ninfa “Rusalka” (Dvôrak), Pousette “Manon” (Massenet), principessa “La Bella Dormente nel Bosco” (Respighi), Papagena “Die Zauberflöte” (Mozart), ein junger Hirt “Tanhauser” OLBEn, Mary “Der Ferne Klang” (Schreker) Sevillako Maestranzan Pedro Halfteren zuzendaritzapean, Annina “La Traviata” Campoamor Antzokian, Echo “Ariadne auf Naxos” (Strauss) OLBEko produkzioan, Berta “Il Barbiere di Siviglia” (Rossini) Palma de Mallorcan, Eskorialeko Jaialdian, Oviedon eta Donostiako Hamabostaldian,, Inés “La Favorite” (Donizetti) Santanderko Jaialdien Jauregian, “Rigoletto” (Verdi) eta Karolka “Jenufa” Janacek Real Antzokian, Emilio Sagik eszenaratutako Monteverdiren “L’Incoronzaione di Poppea” Oviedon, Bilboko Arriaga Antzokian eta Valladolideko Campoamor Antzokian, “L’Elisir d’amor” (Donizetti) berriro Oviedon eta Sergio Alapont zuzendaritzapean “Una cosa rara” (Martin y Soler) Ghita paperean.

Hurrengo proiektuak: Aprilean Korngolden “Die Tote Stadt” OLBEko produkzioan Juliette paperea abestuko du Euskalduna Jauregian, Maiatzean “Gloria” (Poulenc) eta “Udaberriko Sinfonia” (Britten) Bilboko Koral Elkartea eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren batera Arriaga Antzokian.

Zarzuela generoan hainbat obratako protagonista izan da: “La pícara molinera” (Pondala) , “Katiuska” (Katiuska-Olga) Bilboko Arriaga Antzokiaren produkzioan, “La Dogaresa” (Marieta) Logroñon eta Bartzelonan abestu du, “El Huésped del Sevillano” (Raquel), “Luisa Fernanda” (Carolina), “Marina” (Marina), “El Caserío” (Ana Mari) Bilboko Arriaga antzokian Pablo Viarrek eszenaratutakoa eta Miquel Ortega zuzendaritzapean, “La Tabernera del Puerto” (Marola), “Los Sobrinos del Capitán Grant” (Ketty) baita ere Arriaga Antzokian., “El Cabo Primero” (Rosario) , “El último Romántico” (Aurora) eta “La Montería” (Marta).

Hainbeste izen handiko maisu eta abeslariekin lan egin du, hala nola: Mena, Halffter, Gómez Martínez, Victor Pablo Pérez, Reynolds, Kout, Neuhold, Abel, Spinosi, Reck, Renzetti, Allemandi, Guidarini, Rovaris, Rota,Weiss, Florio... Eszena maisu ospetsuarekin: Sagi, Joël, Severin, Pizzi, Mussbach, Kupfer, Znaniecki,…Abeslari famatuekin esaterako: Soile Isokoski, Anja Silja, Amanda Roocroft, Ainhoa Arteta, Aquiles Machado, Marcello Giordani, Topi Lehtipu, Kurt Rydl, , Giacomo Prestia, Valeria Sposito, Ana María Sánchez, Marcelo Álvarez, Inva Mula, Ismael Jordi, Juan Pons,....

itzuliitzuli

Diseño web: Asoma Proyectos Digitales S.L.